Oharra: erreparatu prezioei buruzko informazio honi.
Ofelia, Shakespeareren pertsonaia. Virginia Woolf, idazle ingelesa. Lehenengoak Hamletekin daukan maitasuna bizirik irauteko idazten du. Bigarrenak ez hondoratzeko senez idazten du. Gutunak bitarteko, haien istorioen zati bat, bizitzarekiko grina, baita baztertzen dituen mundu bati aurre egiteko ezintasuna ere heltzen zaigu. Diotenez, biek erabaki zuten ibaian itota hiltzea. Lerro paraleloen antzera, haien bizitzak infinitoan bakarrik gurutzatu ziren, edo ez? Ubera Gorriak testu desberdin bi nahasi eta zolitasunez elkar erlazionatzen ditu ikuskizunean zehar: Steven Berkoff-en Ofeliaren amodio-bizitza sekretua eta Josu Monteroren jatorrizko testu bat, non Virginia Woolfen bizitzaren azken hilabeteak kontatzen diren.
Kabia 2006ko urrian Gaitzerdi Teatro-n sortu zen antzerki-ikerkuntzarako gunea da. Aktoreen entrenamendu egonkorra, eszenako itzal handiko irakasleekin ikastaroak antolatzea eta ikuskizunak sortzea dira Kabiaren jarduerak.
Eszena Zuzendaritza Borja Ruiz Testuak Josu Montero, Steven Berkoff Dramaturgia Josu Montero, Borja Ruiz Ekoizpena Rosa Abal, Estibalitz Alonso Jantzigintza Azegiñe Urigoitia Argiztapena Javier García Soinu Espazioa Eduardo Zallio Ahots zuzendaritza eta musika Xabier Adrien
Aktoreak (gaztelaniaz) Iosu Florentino, Sara González, Yolanda Bustillo, Juana Lor, Joseba Uribarri, Maria Goirizelaia
Informazio gehiago: Kabiaren webgunea