Oharra: erreparatu prezioei buruzko informazio honi.
Estreinaldia EAE-n
Sandra Toral, Escuela Studio Teatroko zuzendaria, Asociación Contra la Torturak antolaturiko hitzaldi batzuetan izan zen 1996an, Madrilen. Hizlarietako bat Javier Ortiz (1948-2009) kazetari donostiarra zen, zeinak honako dilema hau planteatu baitzien entzuleei: Terrorista batek, Jose K izenekoak, bonba bat leherraraziko du Plaza Nagusian, jendez beteta dagoenean. Atxilotu egiten dute. Ordubete dute bonbak lehertu baino lehen. Torturatzea erabakitzen dute, informazioa ateratzeko. Zilegi al da tortura kasu horretan, sarraskirik izan ez dadin? Isiltasuna egin zen aretoan. Ezinegona entzuleen artean. Hainbat lagunek, eserlekutik jaiki eta alde egin zuten, sumindurik, hizlaria ahoa bete hitz utzita. Zer du Jose K. horrek gure lozorro existentziala horrela astintzeko?
Egilea Javier Ortiz Zuzendaritza, dramaturgia, gune eszenikoa eta argiztapena Carles Alfaro Espacio sonoro José Antonio Gutiérrez Ekoizpen ejekutiboa Studio Teatro, Sandra Toral Zuzendari laguntzailea Montse Calles
Antzezlea Pedro Casablanc