Oharra: erreparatu prezioei buruzko informazio honi.
Martínez familia aitaren urtebetetzea ospatzeko bildu da, nahiz eta oso harreman txarrak dituzten batzuek besteekin; bederatzi urte darama koman gizonak, egoera begetatiboan. Bilera horretan egoera deserosoak agertzen dira, une ezin barregarriagoak sortzen dituztenak. Ohi bezala, Virginiaren anai-arrebak etxera iritsiz doaz. Víctor: umore txarreko, Dorita emazteaz lagunduta; zazpigarren haurraren zain dago emakumea, eta edozeren eta edonoren kontra ari da beti. Venancio anaia gaya, berriz, globotxoz eta urtebetetzeetako gauzaz beteta etorri da, abagune alai bat balitz bezala. Baina familia disfuntzional horrek ez du espero Virginiaren senarra, Héctor, nazka-nazka eginik familia politikoak gaixoarekin ageri duen konpromiso faltagatik, albiste harrigarri bat emango diela, ustekabeko erreakzioak sorrarazi eta denen bizitza betiko aldatuko duena.
Egilea César Sierra Zuzendaritza Rosita Nicolet Ekoizpena eta eszenografia diseinua Gluglu Jantzien diseinua Rosita Nicolet Atrezzo Gorki & Asierito
Antzezleak Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia, Mari Cruz Melgosa, Galder Perez, Gabriel Ocina