Oharra: erreparatu prezioei buruzko informazio honi.
Eguneroko bizitzan, ba al da mundu birtuala baino mundu seguruagorik desira sekretuentzat? Leo Leike-k Emmi izeneko ezezagun baten mezu bat jaso du huts egite baten ondorioz. Ondo hezia denez, erantzun egiten dio, eta emakumeak, gizona erakargarri egiten zaionez, berriro idazten dio. Hala, pixkanaka, elkarrizketan lotuz doaz, eta halako batean ez da izango atzera egiterik. Denbora-kontua dirudi elkar aurrez aurre ezagutzea, baina ideia horrek sakon urduritzen ditu, eta nahiago dute inkontrua atzeratu. Bizirik iraungo al dute bidali, jaso eta gordetako emozioek aurrez aurreko inkontruaren ondotik?
Hogeita bost urte baino gehiagoan gelditu gabe jardun ondoren, esan daiteke Tanttaka taldearen ibilbidearen ezaugarria heterogeneotasuna dela. Hain zuzen ere, genero batetik bestera egin dituzten jauzi, komedia musikaletik drama naturalistara, hala nahita eta haien ustez antzerkigintzari berez dagozkion bi parametrok agindutako bulkadei jarraituz: aurkeztutako egitasmoekin identifikatzea, eta ikus-entzuleen interesa.
Zuzendaritza Fernando Bernués Egilea Daniel Glattauer Egokitzapena Ulrike Zemme, Daniel Glattauer Eszenografia José Ibarrola Musika Joserra Senperena Jantzigintza Ana Turrillas
Antzezleak Itziar Atienza, Joseba Apaolaza, Felix Arkarazo edo Kike Diaz de Rada