Oharra: erreparatu prezioei buruzko informazio honi.
“Memoria txakur tentel baten modukoa da, makil bat botatzen diozu eta edozer gauza ekartzen dizu”. Bi lagunek oroimena galdu dute: oroitzapenak, historia, nortasuna; nor ziren ziurtatzen zizkieten egia guztiak amildu zaizkie. Orain, beren buruak asmatu beharrean dira, unez une nortasun bat eraiki beharrean, nor diren erakutsiko dieten aztarnen bila, irudimena erabiliz eta jolasa aldarrikatuz beren bizitzaren ardatz. Ikuskizun komiko-poetikoa, ikus-entzuleak emozionatzen dituena eta egoera barregarriak biziarazten dizkiena, identifikaturik sentitzen baitira ezinbestean.
Zuzendaritza Miguel Muñoz Ekoizpena Zanguango Teatro Egileak Miguel Muñoz, Txubio Fdz. de Jaúregui, Miguel Garcés Musika Bingen Mendizabal Argien diseinua Miguel Muñoz, Tom Donnellan Soinuztapena eta argiztapena Platea Espectáculos S.C. Eszenografia Carlos Pérez Donando Argazkigintza Marta Vidanes Bideo errealizazioa Taupada Multimedia
Antzezleak Txutxo Fernández de Jáuregui, Miguel Garcés