
Konpainia: Behibi’s
Autoreak: Lierni Fresnedo Aranguren, Patricia Franco Heras
Zuzendaritza: Lierni Fresnedo Aranguren
Aktorea: Patricia Franco Heras
Musika: Juan Zulaika
Eszenografia: Sergio Fabri
Argiztapena eta soinua: Sergio Fabri
Panpinen sorkuntza: Annie Onchalo
Bideoa: Iker Urteaga
Ekoizpena: Behibi's
Martxoaren 15ean, 11:00etan. Lugaritz K.E. 50 min. 5 urtetik aurrera.
Lutxik nahi duen guztia dauka, gurasoak ditu eta azken belaunaldiko milaka jostailu ere bai, baina bakarrik sentitzen da. Bere gurasoak lan eta lan dabiltza egun osoan eta ez dute berarekin jolasteko astirik, baina egun batez Trompi erosten diote, txakurtxo bat. Azkenean, badu norekin jolastu, baina Trompi hazten doa, gero eta traba gehiago sortzen ditu eta ezin du oporretara familiarekin joan, beraz, gurasoek zabortegitik gertu abandonatuko dute txakurra. Bertan, Juan eta Bioleta anai-arrebak bizi dira, ez etxerik, gurasorik, jolasteko astirik, amesteko astirik ere ez dutenak, zabor artean bilatzea bakarrik egin dezaketenak. Egun batez, Trompi topatzen dute, maitasun pixkat badute behingoz. Lutxi bere txakurra bilatzen zabortegira iritsi da. Laurek elkar ezagutu, elkar jolastu eta parre egiten dute. Irudimenak eta laguntasunak, pozez eta zorionez bizitzeko aukera eskaintzen die.
