
Konpainia: La gran Reyneta y Royal de Lux
Ikuskizuna: Roman Photo
Zuzendaria: Jean-Luc Courcoult
Roman-Photo muntaia koloretsu eta ikusgarriak, Royal de Lux konpainia frantziarrak eta Festival Internacional de Teatro A Mil de Chilek (FITAM) elkarrekin ekoitzitakoak, kalea hartuko du fotonobela baten grabazioa birsortzeko. Baina fotonobelaren aitzakiaren atzean benetako ikuskizuna ezkutatzen da, grabazioaren atzealdean kokatzen dena; efektu-teknikarien arintasunean eta asmakizun poetikoetan (akrobata bat mila puska egiten den haizetako bat zeharkatzen, sutan den auto batetik salto egiten duen norbait, euria, elurra …). Taldeak serioski eta zorroztasun handiz egiten du lan, efektu berezirik onenak lortzeko. Efektu horiek guztien aurrean egiten dira era askotariko materialekin. Ikuskizun handiei buruz jakin nahi izan duzun guztia, eta galdetzen ausartu ez zarena!
