
Egilea eta zuzendaria: Arístides Vargas
Antzezleak: Marifeli Etxeandia, Iurgi Etxebarria, Aitor Ormaetxea, Josu
Camara, Aiora Sedano, Koko Mujika
Antzezpen honek kultur munduan murgiltzeko hastapen bidaiarekin du harremana, izan ere norberaren nortasuna osatzen baita modu horretara. Saioak itsutasunaren barrena bidaiatuko du kultur mundua antzemateko. Ez da abiatzen presente dagoen eta zentzumen guztiekin jaso daitekeenetik, iluntasunean bizitzeak suposatzen duen mugatik baizik. Eta honek antzezlanean eztanda-eragile eta paradoxa gisa funtzionatzen du: garena asumitzea inolako ziurtasunik gabe.
