
Egilea eta zuzendaria: Cristina Moura
Antzezlea: Cristina Moura
Bulkada fisiko, zehatz, subjektibo… ezberdinetatik sorturiko inbestigazio koreografiko eta interpretatiboa. Bere buruarekin batera osaturiko bikotean ageri da antzezlea; bera eta bestea da, barruan dituen beste guztiak izan nahian, gorputza eraldatuz modu objektiboan, argi eta zuzen komunikatzeko, dantzaren lengoaia erabiliz. 2005ean Like an idiot soloa Brazilian Season in France programa ofizialaren barruan egon zen eta 2006an Alemanian ospatutako Copa da Culturan.
