
Konpainia: Blanca Arrieta
Muda eraldatu egiten den espazioa da. Hiri-paisaia, non bi dantzari higitzen baitira, iraganak eta geroak aldi berean taupa egin dezaten utziz. Presentziarekin eta ahanzturarekin jokatzen den bide batetik zehar garamatza, denboraren joanean ikusten dugun pertzepzioarekin. Muda aldaketa da, beharrezko eraberritzea. Euria ari du eta uda da. Aterkiak banatzen dituzte. Euria ari du eta bero egiten du; hala ere, batzuei ez zaigu axola bustitzea.
Osagai guztiek hartzen dute parte agertoki berezi hau eratzen. Euria ari du, eta efektu berezi horretan konplize gara geu ere, trikimailua erakusten baitzaigu; eszenaren parte gara geure aterkiekin. Agian ez da izango nahikoa aterki denentzat, eta partekatu egin beharko ditugu babesa eta lekua. Esperientzia hau bakarra da.
