donostiakultura.com
dFERIA - Donostia - martxoaren 9tik 13ra - 2009

"D-kod-R"

Konpainia: Teatr Okazjonaly / Occasion Dance Theatre
Koreografia eta dantzariak: Monika Grzelak, Joanna Czajkowska, Przemysław Wereszczyński, Jacek Krawczyk

D-kod-R ikuskizunak liluran du sustraia: dantzaren hizkuntzak eta giza gorputzak komunikatzeko dituzten ahalbideek sortutako liluran. Gorputza komunikazio-bide bat da, hizkuntza bera baino askoz lehenagotik, eta, horrez gainera, norbanako bakoitzaren gizarte-esperientzia islatzen du. Gaur egun hizkuntza idatzia eta idazketa nagusi badira ere, gorputzak oraindik ere hasierako eginkizun hura du.

Ikuskizunean, ikusleek bat egingo dute artistekin bidaia hunkigarrian, eta ikusiko dute nola jaio zen mugimendua biziaren sorburuan, zer funtzio zuen lehen komunitateetan, eta zer-nolako garapena izan duen denboran zehar, harik eta pertsonen arteko harreman fisikoak baztertu diren arte, teknologien mesedetan.

Argazkiak ikusi

Itzuli «

D-kod-R

Donostia Kultura 2009 ©Copyright dFERIA2009