donostiakultura.com
dFERIA - Donostia - martxoaren 9tik 13ra - 2009

"Tatami"

Konpainia: Tanttaka
Aktoreak: Gorka Aginagalde y Naiara Arnedo.
Autorea: Alberto Olmos
Moldaketa: Kike Diaz de Rada
Zuzendaritza: Fernando Bernués y Kike Díaz de Rada

Madril-Tokio bidaia. Filologia hispanikoko lizentziatu bat, gogo-bizia eta xaloa. Bidaiari bitxi bat, istorio oso berezia kontatzen diona. Begiluze baten istorioa.

Olgak entzun egiten du, galdetu, eskandalizatu egiten da, baina gustura ari da morboan, hala ere: entzun nahi du eta ez du nahi, jakin nahi du eta ez du nahi, harik eta berearen guztiz desberdina den sexu-irrika sentitzeko era baten konplexutasunak herrestan eramaten duen arte.

Hegaldiaren bertigoa elkarrizketa garratz, erregarri, ezin bizkorrago eta guztiz dibertituen bertigoa da. Poesiaz eta erromantikotasunez beteriko elkarrizketak dira, hala ere. Bidaiak ez du leihatilarik ez paisaiarik behar jostarazteko.

Argazkiak ikusi

Itzuli «

Tatami

Donostia Kultura 2009 ©Copyright dFERIA2009