donostiakultura.com
dFERIA - Donostia - martxoaren 14tik 17ra - 2011

La Espera

Konpainia: Hortzmuga teatroa
Aktoreak: Arantza Goikoetxea, Joseba Apaolaza, Gurutze Beitia
Zuzendaria: Raul Cancelo
Jatorrizko testua: Josu Montero
Musikaria: Alain Sancho
Musikaren egilea: Shanti Basauri
Martxoaren 14ean, 23:00etan. Antzoki Zaharra. 90 min.

La Esperak euren patuaren zain dauden hiru pertsonaia biltzen ditu gela bateko bakardadea iradokitzen duen espazio metaforikoan. Musikariarentzat (Joseba Apaolaza) itsasertzean dagoen etxeko ganbera da. Hiltzorian dagoela, bere azken orduak hantxe ematea erabaki du, onartzen ez duen etorkizuna bertan itxarotea, musika egiten gozatzeko eta maitatzeko irrika ez baitzaio itzali. Atxilopean azken hamabost urte egon den emaumearentzat (Arantza Goikoetxea), berriz, ziega da. Kartzelan emango dituen azken orduen gotorlekua. Hirugarren pertsonaia bat ere badago (Gurutze Beitia) baten erizaina, bestearen amaren izpiritua, ikuslegoarentzat Sherezade... Eta guztien lagun, musika, Alain Sancho saxojoleak taulagainean jotzen duen oihua, pertsonaien arima...

Argazkiak ikusi

Itzuli «

Hortzmuga teatroa

Donostia Kultura 2011 ©Copyright dFERIA2011