donostiakultura.com
dFERIA - Donostia - martxoaren 14tik 17ra - 2011

As the flames rose we danced to the sirens, the sirens

Konpainia: Sleepwalk Collective
Antzezleak: Iara Solano Arana
Zuzendaritza: Sammy Metcalfe
Jatorrizko musika: Esme Squalor
Martxoaren 15ean, 23:00etan. Club Victoria Eugenia. 60 min.

Iarak okerrena espero du. Ezezagunez betetako leku bat bilatzen du zeinaren besoetan erori, heriotzaz salbatuko duen konjuru baten bila dabil. Gaur gaua ez da ez perfektua, ez eta heroikoa izango. Trikimailua gaizki ateratzen denean, bera kaxan dagoen neska izango da, erditik moztua. Eta nahiz eta ez den erabat fidatzekoa, eta ez duen merezi laguntza edo kontsolamendurik, gaur gauean zuen eskuetan jartzea gustatuko litzaioke. As the flames rose we danced to the sirens, the sirens arriskuari buruz, indarrez heldu eta laguntzaren zain egotearen inguruko performancea da. Intimitate arriskutsuko ordu betea da, laguntza oihu bat da. Nitaz eta zutaz da, eta gure artean hazten den lotura arraro eta beldurgarriari buruz. Sleepwalk Collective-en lan berria da hau, barneko pieza minimalista, emakumearen bakar-saio bat antzoki eta galeriak ez bizitzeko. Antzerki esperimental eta performancearen artean, pieza istorio zatikatu batez osatzen da, mugimenduarekin, testua, soinua eta bideoartea, non ikusleak larrialdian dagoen damaren mundurantz erakartzen diren, zine beltzerantz, alkohol eta magia bitxirantz. Tentagarria eta hipnotikoa, performancea klixe kulturalak eta zinemaren ingurukoak, zerbait sakon eta zintzoan birmoldatzen saiatzen da. Lan hau Bilbaoko ACT 2010 jaialdiko zuzendaritza onenaren sariaren irabazle izan da.

Argazkiak ikusi

Itzuli «

Sleepwalk Collective

Donostia Kultura 2011 ©Copyright dFERIA2011