donostiakultura.com
dFERIA - Donostia - martxoaren 14tik 17ra - 2011

Tenemos que hablar

Antzezleak: Txubio Fernández de Jauregi, Andres Bezares, Jon Elola.
Kanpoko begirada: Jasón Guerra.
Zuzendaritza laguntzailea: German Kriven.
Ekoizpena: Kolectivo Monstrenko.
Ekainaren 23an 00.30ean, Victoria Eugenia Antzokian. 90 min.

Barne-lonja txiki, ilun eta heze batean, euren momentu onenean ez dauden hiru mutil bizi dira batera. Argitzaletan, itxurakerian babestuta eta kanpoan dagoenarekin kontakturik gabe, euren gezurrak sinesteraino iritsi dira. Mikrokosmos honetan euren arautegi propioa sortu eta elikatu dute, itogarria izateraino; baina, miragarria badirudi ere, ados daude lege horiekin. Hau da elkarbizitza aurrera eramateko eta aldi berean euren zentzugabeko pertsonalitateak bere horretan mantentzeko bide bakarra. Umore absurdoz betetako obra da “Hitz egin behar dugu” eta egunerokotasuneko eta intimitateko inkomunikazioa ditu jorragai. Ikuslea eszenografiaren parte bihurtuko da, ziur.

 

Argazkiak ikusi

Itzuli «

Tenemos que hablar

Donostia Kultura 2011 ©Copyright dFERIA2011