donostiakultura.com
dFERIA - Donostia - martxoaren 14tik 17ra - 2011

Time al tiempo (Estrenaldia)

Konpainia: Ron Lalá
Antzezleak: Juan Cañas, Miguel Magdalena, Iñigo Echevarría, Daniel Rovalher, Álvaro Tato.
Zuzendaritza: Yayo Cáceres
Zuzendaritza laguntzailea: Flor Saraví
Eszenografia, jantziak eta argiztapena: Ron Lalá
Zuzeneko soinua: Enrique G.Kolormann
Argiztapen teknikoa: Danielo Capirolo
Argazkiak: David Ruiz
Diseinu grafikoa: Ron Lalá
Web-aren diseinua: Rocío Arce
Amaierako off musika: Ron Lalá, Javier Mendoza Band
Ekoizpena: Ron Lalá
Banaketa: Emilia Yagüe Producciones, S.L.U
Martxoaren 17an, 23:00etan. Antzoki Zaharra. 90 min.

Tic-tac, tic-tac, tic-tac… Ron Lalák Time al tiempo aurkezten du, 10 segundo, ehun egun eta mila urte irauten duen eta denbora errealean iragaten den ikuskizuna. Umorea, antzerkia eta musika zuzenean. Barre-algaren erauntsia. Zenbakiak, abestiak eta barreak ronlalaren benetako estiloan. Bost aktore eta musikari, hainbat musika-tresna taula gainean eta sketch sorta bat, gaur egungo aldiak orduan jartzeko. Kritika egiten duen umore garrazkia proposatzen digute, poesia tanta garratzez bustia, barrea burura igo dadin. Funtzio bakoitza denboraren eskala guztietan zehar bidaia baten moduan aurkezten da: gure eguneroko denboratik hasi eta denbora kosmikoraino, gure historiaren mendeetatik intsektu baten egun bateko bizitzaraino… Denboraren jatorritik hasita (Big Bang Band berezi batek zuzenean abestua), egunero iruzur egiten digun Denbora beraren bakarrizketarainoko bidaia da. Ordu eta erdian zehar denboraren bankaria, Minutti mafia-jauna, Guru Gunguru Gungurugunguru-a (milurteko kobra), gizakiaren jarraitzaileak, Iragan eta Etorkizun raperoak, beste zenbait pertsonaia eta istorio zoro, frenetiko… eta atenporalen artean.

Argazkiak ikusi

Itzuli «

Ron Lalá

Donostia Kultura 2011 ©Copyright dFERIA2011