
Konpainia: Teatro de Marionetas do Porto
Aktoreak: Edgard Fernandes, Sara Henriques, Sérgio Rolo, Shirley Resende
Argiztapena eta eszenografia: João Paulo Seara Cardoso
Txotxongiloak: Júlio Vanzeler
Musika: Roberto Neulichedl
Abestien letra: Maria de Noronha
Mugimenduaren koordinazioa: Isabel Barros
Argiztapenaren diseinua: António Real e Margarida Alves
Ekoizpena: Sofia Carvalho
Ekoizpen laguntzailea: Pedro Miguel Castro
Argiztapenaren laguntzailea: Pedro Ribeiro
Argia eta soinua: Margarida Alves
Eszenografia: Américo Castanheira/Tudo-Faço
Argazkigintza: Susana Neves
Ilustrazioa: Júlio Vanzeler
Martxoaren 16ean, 12:30ean. Gazteszena. 60 min.
Oportoko txotxongiloen konpainia Lewis Carroll-en “nonsense”aren unibertso fantastikoan murgiltzen da berriro ere. Oraingo honetan, ordea, helduei zuzentzen zaizkie. Wonderland eurek amestutako Aliciaren ametsa da. Berarekin doaz, beldurrez eta sekretuz betetako baso argitsua zeharkatzen dute, lehen ez zeuden bideak asmatzen dituzte eta Alicia galduta uzten dute. Aliciak katuari galdetzen dionean: “Nola irten naiteke hemendik?”, katuak erantzuten du: “Joan nahi duzun lekuaren araberakoa da hori”. Une horretan ikus daiteke Carrollek bere Alicia maitearentzat asmatutako ametsa errealitatera hurbiltzen dela. Alicia erreginaren larrosa zurien lorategi zoragarrira iristen denean, kriskitina egiten dute euren ametsa eta Aliciarena batera amai daitezen. Amaiera zoriontsua?
